Zuhaiztatu zaitez! proiektua egitasmoak, gizartearen eta hiriguneak aberasten dituzten elementuen artean benetako lotura sortu nahi du, hiritarrak espazio publikoaren jabe eginez. Hiriko zuhaitzen aitabitxi edo amabitxi era bolondres batean bilakatzea du helburu egitasmoak, non onurak bi aldeek jasoko dituzten, hiriguneko zuhaitzek batetik, eta Donostiako gizarteak bestetik
P3 _Amaia Aranzadi
0Taldea: Laugarren mailako proiektuak
2012/03/28
2012/03/25
Planilandia
Carlos Tapiaren hitzaldiaz galdetu didatenean, tamalez, ezin izan diet esan zein zen jorratu zuen gaia. Hiru orduz arreta guztiz entzuten egon arren emandako gehiegizko informazioak gainezka egin eta ez naiz gai izan esandakoa bereganatzeko. Gerora, pentsatzen jarri eta filosofia, matematika, arkitektura, fisika, garai ezberdinetako korronteetaz, bere alabaren plastikozko pelotaz eta beste hainbat gaietaz aritu zela badakit, gaia hauek guztiak nola lotzen diren ordea eta zein den ideia orokorra nere eskuetatik at dago. Liburu baten izenburuarekin behintzat gelditu nintzen Edwin A. Abbott-en PLANILANDIA-rekin hain zuzen
1884ko idazki honetan figura geometrikoen hiri eta bizimoduak azaltzen dizkigu. Harrigarria da nola garai hartako idazle batek dimentsio ezberdinak eta garaierako aurrerakoiak ziren kontzeptuak modu simple batean azaltzen dituen pertsonaia hauen bitartez. Garai bateko soziedadea kritikatu ezezik gure pertzeptzioaren mugak zalantzan jarri eta ikusten dugun guztia beste dimentsio bateko sekzio bat besterik ez ez dela erakusten digu. Protagonista planilandiako lauki bat da eta dimentsio bakarreko linelandia eta eta hiru dimentsiko espaziolandien berri ematen digu.
Hasiera batean neure burua planilandiako lauki honekin identifikatu nuen, ez bait zen espaziolandia imaginatu eta ulertzeko gai, baino, azkenean bere munduko errealitateak alde batera utzi eta espaziolandia zein beste dimentsioetako munduak imaginatzera iristen da. Beraz, neure burua linealandian utzi beharko dut, bertako agintaria den marrak ez bait zuen lortu puntu bat baino gehiago zela ikustea.
Dimentsio goreneko figura geometriko baten laguntzaren zai gelditzen naiz ea horrela hitzaldian esandakoa eta aipatutako dimentsioak ulertzera laguntzen nauen.
Burura etorri zait udaran irakurritako Isaac Asimov-en "Fundacion" liburu bilduma, E.A.Abbott bezala bere garaierako oso aurrerakoiak diren kontzeptuetaz aritzen da eta kasu honetan galaxian dauden planeta ezberdinen arteko gatazketan murgiltzen da eta Planilandia liburuan bezala laugarren edo bosgarren dimentsioa nolakoa izan zitekeen planteatzen du, Pensalandia...
2012/03/13
2012/01/30
2012/01/09
Suscribirse a:
Entradas (Atom)