2011/10/23

PAC 2013 `Encuentros sobre agricultura y modernidad´

Nekazal sektorearen arazoa konpontzeko Kontzientzia, heziketa eta administrazioen laguntza behar zela pentsatzen nuen. Isabel Bermejok eta Andoni Garciak emandako hitzaldiaren ostean, lege desegokiek sektorearen gainbehera suposatu dutela azaldu ziguten eta nekazari txikiek sektorea mantendu eta bultzatzeko bide eta ekimen ezberdinak planteatzen dituzten arren egoera oso larria da. Gaur egungo nekazal politika aldatzeaz gain lekuko kontsumoa bultzatu eta elikagai eredu jasangarri bateruntz jo behar dugu. Zentzugabekeriak alde batera utzi eta exportazioetan oinarritzen den kontsumoa desagertu beharko litzateke.

 Gorkak bere blogean utzitako bideoan argi ikusten da `Soberania Alimentaria´-ren atzean zer dagoen.
http://gorkasegurola.blogspot.com/

2011/10/16

Bidegorri >BIDEA< Bideberdea

Lehen azterlananean, eraztun berdea herri guneetara zabaldu ezezik bien arteko topagunea bilakatu beharko litzatekeela ondorioztatu genuen. Gasteizen autohornikuntza lortzeko lurralde mailan jarraitu beharreko estrategia orokorraren pausoak argi ditugun arren herri mailan nola garatuko den zehaztea izango da ondorengo lana.

Esan bezala, hiri eta herria arteko lotura oinezko bide batez gauzatuko da, gaur egungo ubide naturala erabiliaz. Bide hau nolakoa izan behar duen, erabiliko ote den, luzeegia den eta etorkizunean izan dezakeen bilakaeraz pentsatzen hasi eta burura etorri zaizkit jada funtzionatzen duten ondorengo bi adibide hauek:

---HERRI eta NATURAren arteko BIDEAK--

ARDITURRIKO Bidegorria (oiartzun)  //  IRUN Bidegorria

2011/10/09

PENTSAMENDU KRITIKOA (II) "Arquitectura y termodinamica o el arte de decrecer""


Cradle to Cradle

Gure hiriburuetako arazo nagusietako bat eraikigarriak diren lurren gabezia da eta neurrigabean eraiki baino egindakoa berreraiki beharko genuke. Teknologiaren aurrerakuntzak energiaren alorrean aipagarriak dira eta bero galerak ekiditzeko sistemak energia eta diru asko aurrezten dute.

Artikuloan aipatzen diren McDonough eta Braugart-ek sortutako C2C filosofia gaur egun daukagun kontsumo ereduarekin bat dator. Materia guztia ziklo itxi baten parte da eta zenbat eta hondakin gehiago egon hobe. Hondakina materia kontsideratzen da, ziklo itxi bat sortuz. Adibide batez argi ikusten da kontzeptua, imaginatu izozki baten plastikoa dugula, poltsa hau organikoa baldin bada 20ºC gora urtu egiten bada eta gainera haziak baldin baditu edonora botata ez luke hondakin bat sortuko, ingurumenarentzat onurgarria den zerbait baizik. Sortzen ditugun produktu guztiak filosofia honekin eraikiko bagenitu sortutako hondakin kopurua zerora urbilduko litzateke.


Cradle to Cradle filosofia nolakoa den azaltzen duen dokumentata: 

100% Hecho de basura"


2011/10/05

1 AZTERKETA