2011/10/23

PAC 2013 `Encuentros sobre agricultura y modernidad´

Nekazal sektorearen arazoa konpontzeko Kontzientzia, heziketa eta administrazioen laguntza behar zela pentsatzen nuen. Isabel Bermejok eta Andoni Garciak emandako hitzaldiaren ostean, lege desegokiek sektorearen gainbehera suposatu dutela azaldu ziguten eta nekazari txikiek sektorea mantendu eta bultzatzeko bide eta ekimen ezberdinak planteatzen dituzten arren egoera oso larria da. Gaur egungo nekazal politika aldatzeaz gain lekuko kontsumoa bultzatu eta elikagai eredu jasangarri bateruntz jo behar dugu. Zentzugabekeriak alde batera utzi eta exportazioetan oinarritzen den kontsumoa desagertu beharko litzateke.

 Gorkak bere blogean utzitako bideoan argi ikusten da `Soberania Alimentaria´-ren atzean zer dagoen.
http://gorkasegurola.blogspot.com/

2011/10/16

Bidegorri >BIDEA< Bideberdea

Lehen azterlananean, eraztun berdea herri guneetara zabaldu ezezik bien arteko topagunea bilakatu beharko litzatekeela ondorioztatu genuen. Gasteizen autohornikuntza lortzeko lurralde mailan jarraitu beharreko estrategia orokorraren pausoak argi ditugun arren herri mailan nola garatuko den zehaztea izango da ondorengo lana.

Esan bezala, hiri eta herria arteko lotura oinezko bide batez gauzatuko da, gaur egungo ubide naturala erabiliaz. Bide hau nolakoa izan behar duen, erabiliko ote den, luzeegia den eta etorkizunean izan dezakeen bilakaeraz pentsatzen hasi eta burura etorri zaizkit jada funtzionatzen duten ondorengo bi adibide hauek:

---HERRI eta NATURAren arteko BIDEAK--

ARDITURRIKO Bidegorria (oiartzun)  //  IRUN Bidegorria

2011/10/09

PENTSAMENDU KRITIKOA (II) "Arquitectura y termodinamica o el arte de decrecer""


Cradle to Cradle

Gure hiriburuetako arazo nagusietako bat eraikigarriak diren lurren gabezia da eta neurrigabean eraiki baino egindakoa berreraiki beharko genuke. Teknologiaren aurrerakuntzak energiaren alorrean aipagarriak dira eta bero galerak ekiditzeko sistemak energia eta diru asko aurrezten dute.

Artikuloan aipatzen diren McDonough eta Braugart-ek sortutako C2C filosofia gaur egun daukagun kontsumo ereduarekin bat dator. Materia guztia ziklo itxi baten parte da eta zenbat eta hondakin gehiago egon hobe. Hondakina materia kontsideratzen da, ziklo itxi bat sortuz. Adibide batez argi ikusten da kontzeptua, imaginatu izozki baten plastikoa dugula, poltsa hau organikoa baldin bada 20ºC gora urtu egiten bada eta gainera haziak baldin baditu edonora botata ez luke hondakin bat sortuko, ingurumenarentzat onurgarria den zerbait baizik. Sortzen ditugun produktu guztiak filosofia honekin eraikiko bagenitu sortutako hondakin kopurua zerora urbilduko litzateke.


Cradle to Cradle filosofia nolakoa den azaltzen duen dokumentata: 

100% Hecho de basura"


2011/10/05

1 AZTERKETA


2011/09/30

"0 comentarios"

Egun batzuk daramatzat jendearen blogak kuskuxeatsen eta jarritako sarrera berriak irakurtzen. Aurten,
  Kendu dezagun "0comentarios" ekimena bultzatu nahiko nuke.
Badakit zaila dela eta ohituta ez gaudela (eta gehienei ez zaituztedala ezagutzen), baino blogean zerbait eskegitzen dugun bakoitzean klasekideekin interesgarria den zerbait konpartitzeko asmoarekin egiten dugu. Egindako esfortzu eta hartutako lan hori benetan norbaitek irakurtzen duela baieztatzea onuragarria da eta ilusio eta gogo gehiagorekin egingo direla pentsatzen dut.

Beraz, "zurekin bat nator" edo "oso interesgarria" esateko besterik ez bada, jarri zazu komentario bat interesgarria den zerbait irakurtzen dezun bakoitzean.

Horra hor nere lehen komentario, nori zuzendua egongo ote da?

2011/09/29

Saskika

Alimentos locales de temporada y ligados a la tierra

Los  baserritarras que formamos Saskika tenemos el caserío cerca de tu casa, y eso nos permite ofreceros un producto fresco que no ha sufrido largos recorridos en avión, camión o tren, ni ha pasado largas horas en cámara frigorífica. Las verduras están recién cogidas de la huerta y la fruta recogida del árbol en su punto óptimo de maduración. La carne, el pan, los huevos, la leche y todos los productos que te ofrecemos mantienen este nivel de frescor y calidad por ser de aquí.

Ya sabéis que en nuestros caseríos no hay de todo en cualquier momento, pero sí hay mucho a lo largo de todo el año. Os invitamos a recuperar nuestra cultura y a comer lo que en cada temporada nos ofrece la naturaleza, condicionado por la tierra, la lluvia, el sol y el aire de cada estación.
 
http://www.saskika.com/es/content/1-sobre-saskika

PENTSAMENDU KRITIKOA (I)

Hilabeteak dira E.coli bakteria Alemanian agertu zenetik, Europa osoan alarma sortu eta elikagaien globalizazioak eduki ditzakeen arazoak eztabaidan jarri ziren. "Food INC" dokumentala ikusi nuenean alimentuek jasaten dituztez manipulazioez eta multinazionalek gure alimentazioan duten botereaz jabetu nintza. Ordurarte, ez nuen inoiz, pentsa nezakeena baino ohikoagoa zen, E.coli bakteriaz entzun eta horrelakoak ameriketan bakarrik gertatzen direlako sentsazioarekin gelditu nintzen, baino udaran ikusi denez ozeano bat ez da muga nahikoa. `Somos lo que comemos´, premisa simples eta ulerterreza den harren ahaztu egiten zaigu eta gure ongizatea elikadura osasuntsu batean oinarritzen dela gogorarazi behar digute.  Behar bada, gizartearen inertziaz bultzatuta jokatzen dugu horrela eta errazagoa delako ezjakin izatea atzean daukagun errealitateaz jabetzea baino. Herrialde askoren elikagai eta janari eredu negargarrietaz harritu baino, gu ere bide horretan amaitu dezakegula pentsatu eta gerta ez dadin jarraitu beharreko urratsez jabetu behar gara, bestela, konturatzen garanerako beranduegi izango da.  Gasteizeko hiriburuan planteatutakoak (autohornikuntza, co2 murrizketa sistema, eraztun berdea...) jarraitu beharreko irizpideen eredu bilakattu daiteke.

 FOOD INK (dokumental osoa): http://vimeo.com/24742566

2011/09/21

.....aurten.

Juan Freire,
CONCIENCIA DE RED + PENSAMIENTO CRITICO
Las redes son la estructura organizativa propia de nuestra epoca.

Bideo ikusi ondoren burura etorri zait ikusitako dokumental hau non sare sozialek norbanakoengan duten influentzia ikusten den. Jende guztia konektatuta dago `Todos influyen en nosotros y nosotros influimos en ellos´


EL PODER DE LAS REDES SOCIALES
(contagio y conexion)


Beraz, ikasturte honetan (aurten BAI) planteatutakok bete eta influentzia positibo guztiak bereganatzea izango da helburu nagusia eta gogotsu lan egitea.

`Tendemos a copiar el comportamiento de aquellos con los que estamos conectados´

........